ORRI NAGUSIA
ALPINISMOA
MOTXILA
BALAITOUS (3.144m.)
Arratsaldea zoragarria zan, dendea ahalik eta goien iminteko ezin hobea. "Latour"eko hatxarteko plataformaraino igoteko aukerea aztertu eta gero, dendea beherago imintea erabagi genduan, "La Sarra"ko urtegitik horraino heltzeko egindako ahaleginen ondorioz nahiko kantsauta gengozalako. Ganera, han, gure aurrean, "Raspumoso"ko zirkua ikusten genduan, talaia itzel batean egon izan bagina lez.
Arazo nagusia afaria prestatzea izan zan, arratsaldean Gabatxa izeneko haizea joten hasi zalako. Haize hau Frantziatik dator eta biharamuna zoragarria izango dala aurreikusten dau, baina su txikia amatatzen euskun eta, afaria denda barruan prestatu gura ez genduan lez, su txikia edurrean egindako zulo baten barruan sartu genduan. Argazkian lapikoa besterik ez da ikusten, sua azpian dagoalako.

Biharamunean egunsentia gailurrean ikusteko asmoa geunkan; halandaze, iratzargailuak goizaldeko 4:45ean jo eta 5:30ean gailurrerantz abiatu ginan;goizeko 7:15ean argazki hau atara genduan, justu-justu LatourrekoHatxartea gainditu ostean. Eguna argitzen ebilen.

Esatea ahaztu jat motxilan eskegita neukan termometroak zero azpitik 11 graduko tenperaturea adierazoten ebala.

Egia esan, egunsentia gailurrean ikusteko aukerea joana zan, baina,edozein kasutan be, eguzkiaren lehenengo printza honeek atsegin handiz hartu genduzan. Argazkian tontorreraino egindako azken ibilaldia ikusi daikezue.

Azkenean, gailurrera heldu ginan.

Goiza argia, zoragarria zan eta zerua garbi-garbi egoan, gitxitan ikusten dan moduan. Hotz handiagaitik izan ez balitz, luzaroan geratuko ginan zeruertzera begira.

Beste guztiak gora joiazala, gu beherantz ginoiazan. Dendea desmuntatu, apur bat jan, Raspumosoko aterpetxetik pasa eta beherantz egin genduan, autoraino heltzeko artean be tartetxu bat falta zalako.

Pirinioek edertasun handiko ikuspegiak emoten deuskuez. Beharbada "ranking" horretako lehenengo postuetan agertu behar dau neguan "Raspumosoko zirkuari" atarako irudi ikusgarri honek.

Igoera hau AITOR GOMEZ eta NATXO ZARAZUAK egin dabe.

 
       
       
   
     
   
             
DISEÑO Y MAQUETACION