|
|
|
|
|
|
|
|
| CURAVACAS
(2.525m.) |
| Egia esan,
goiza nahiko etsigarria izan zan. Aurreko gauean edur egin eban
ezkero, edurra bidelagun euki genduan hasikera-hasikeratik.
Horrek duda handiak sortu eragin euskuzan;izan be, ez genkian
zelan egongo ete zan igon gura genduan korridorearen goialdea. |
 |
| Zorionez, ez egoan hainbeste
edur eta horrek korridorearen basera nahiko indartsu heltzeko
aukerea emon euskun. Txarrena inguratu ginduzan laino trinkoa
izan zan, ez genkialako zuzeneko edo okerreko bidetik ginoiazan
ala ez. |
 |
| Behin korridorean sartu
eta gora joanda, aldatzea gero eta gogorragoa zan eta edurra
gero eta trinkoagoa;Halandaze, korridorearen erdialdean, gitxi
gorabehera, kranpoiak imini behar izan genduzan. |
 |
| Aldatzik gogorrena goialdean
egon zan, tontorrera urteteko eremuan; dana dala, edurra ez
zan egon hasikera baten itxaroten genduan baizen gogor. |
 |
| Behin korridorea gaindituta,
tontorreko erlatxari jarraitzea baino ez zan falta; hori bai,
oso kontuz ibili behar zan, laban egin edo ezbeharren bat
euki ezkero, amiltegitik jausteko aukera asko egozalako;izan
be, amiltegiaren iparraldeko alderdia oso metro gitxira geunkan. |
|
| Gailurrera ailegatu, alkar
zoriondu eta beharrezko argazkiak atara ostean, indarbarritzen
eta bizkortzen hasi ginan. Behera egitea baino ez zan falta. |
|
Igonaldia arrakasta
itzela izan zan eta behar dan moduan ospatu beharra egoan,
mahai baten inguruan, hatan be.AGUR.
Igoera hau BEÑAT, TXUS, IÑAKI,
CARLOS, AITOR, FERNANDO eta FERNANDO, JOSE eta ANGEL, egin
dabe. |
 |
|
|
|
|
|
|