|
10.URTEURRENA
MAIATZAREN 22-23-24 eta 25
EGUENA 22
Kultura aretoan, 19,30etik aurrera, ikusentzunezko emonaldia.
LA MER DE GLACE
(LUIS ALEJOS)
BARIKUA 23
Kultura aretoan, 19,30etik aurrera, ikusentzunezko emonaldia.
TREKKING DE LOS CEDROS-CUMBRES DEL HUASCARAN (PERU)
(JON ANDER IRIARTE- ALFONSO MARIN)
ZAPATUA 24
Goizeko 10etatik aurrera udal errokodromoan (Iturrietaz parkean),
6 urtetik gorako umeentzako jardukerak.
Jardukerok Bizkaiko Mendi Federakuntza eta Munarrikolanda Mendi
Taldeko kideen gidaritzapean egongo dira.
TIROLINA
ESKALADARAKO HASIKERAKOAK
NORABIDATZE LASTERKETEA (ALTXORRAREN BILA IBILTEA)
ARGAZKI ERAKUSKETA: 10´00etatik 14´00etara eta 18´00etatik
21´00etara udaletxeko enparantzan.
DOMEKEA 25
09´00- Munarrikolanda Mendirako ibilaldia, bertan 10. urteurrena
dala-eta, mendi-buzoia iminteko. Danok deituta zagoze beratan esku
hartzeko. Ez dago adin mugarik. Urtekerea eleizearen ondoan dagoan
egurrezko aterpean izango da.
10´00etatik 14´00etara- Udaletxeko enparantzan ARGAZKI
ERAKUSKETA.
15´00- Lagunen arteko bazkaria (emon izena klubean).
|
HELBURUAK
Munarrikolanda
Mendi Taldea irabazasmo bako kirol alkarte bat da; taldearen helburu nagusia
Sopelako eta Uribe Kostako mendi jarduerea bultzatzea eta indartzea da.Gure
eretxiz, mendi, baso eta natureagaz zuzeneko hartu-emonak euki ezkero,
argiago eta sakonago azaltzen dira adiskidetasuna, alkartasuna, ingurumena
jagoteko begirunea eta aurrekoen antzeko balioak be.Munarrikolanda M.T.
hori guztiori bideratu gura dau modu seguru eta arduratsuan.Horregaitik,
kirol ekimenez ganera, ez doguz albo batera itxi gura geure jardueari
lagundu behar deutsien heziketa eta prestakuntza arloak.Hori dala eta,
mendi ikastaroak eratu eta beste herrialde batzuetara egindako ibilaldien
proiekzinoak ikusten dira;azken horreen bitartez, beste kultura, herrialde
eta paisaia batzuetara hurreratzeko aukerea eskaintzen dogu, hau da, bizitzea
ulertzeko beste modu batzuk kontuan hartzeko aukerea.Gure mendi, baso,
haran eta herrietatik zehar ibilteak be asko laguntzen deusku; horreri
esker, hobeto ezagutzen doguz bizi garan herria, kulturea, jentea, landa
eremua, kondairak, azterna arkeologikoak, herri jakituria horrek gure
herria maiteago izateko abiapuntu eta oinarri ezin sendoagoa emoten deusku.
|