|
|
|
|
|
|
|
Munarrikolanda
Mendi Taldearen jaubetzako edozein material alokatu edo erabilteko, urteko
kuotea ordainduta euki behar da.Arduradunari
eskatu behar jako alokatu edo erabili gura dan materiala;era beratan,
arduradunak jakinarazoko dau zenbat ordaindu behar dan.Alokairu
kuotea derrigorren ordaindu behar da materiala erabiltea aurreikusi dan
epearen arabera; alokairu hori beti ordaindu behar izango da, nahiz eta
azkenean materiala Munarrikolanda Mendi Taldearen ez diran arazoakaitik
erabili ez.Materiala aldez aurretik berbaturiko
epean itzultzen ez bada, epetik kanpoko egunak (astegunak) be ordaindu
behar izango dira.Arduradunak materiala ikuskatuko
dau.kalterik ikusten bada, materiala erabili dauan bazkideak konpondu
beharko dau, beti be arduradunagaz berbatzen dauan moduan. |
|